XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKO IKASKUNTZAREN IXgn. KONGRESOA. BIGARREN AGIRIA

Eusko Ikaskuntzak beronen estatutu helburuak betez, Gaurko Euskal Gizartearen sorburu hurbilak. 1700-1876", idazpurupean Bilbaon 1983ko Urriaren 24tik 29ra ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren IXgn Kongresora deitzen du.

ARAUDIA Eusko Ikaskuntzaren IXgn Kongreso hau honako arauez ihardungo da: GAIAK: Kongreso honen xedea 1700-1876 arteko urtetan barnesartzen diren Euskal Herriarekin erlazionatutako ikerlanak izango dira.

TXOSTENAK: Eusko Ikaskuntza Elkarteak jakintza alor desberdinetako jakitunak deituko ditu eta txosten eta maisu-hitzaldien aurkezpena beren eskuetan jarriko du.

Txosten aurrekina: - Miguel Artola jaunak: Historia politikoa.

- Gregorio Monreal jaunak: Foru sistemaren ihardun-moldeak.

- Luis M.ª Bilbao Bilbao jaunak: Siderurgia eta teknologia.

- Emiliano Fernández de Pinedo jaunak: Lurgintza, abelkuntza eta arrantza.

- Javier M.ª Donezar jaunak: Ekonomia, finantza eta desamortizazioa.

- Ignacio Olabarri-Valentin Vázquez de Prada jaunak: Gizarte historia.